XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MEREZIMENDUA

Merezimendu itz au emoten jako, naiz gizonari naiz emakumeari bat-banazko aipuan, erriari edo gizartean diran elkarteai, euren zeregiñezko irudiak garbi, dirdaikor eta bear-danez agertzen diranean edestiko unetxo guztietan.

Gizakiak daukan arrazoitasunezko adimenaren ordea da au, ez abereen adimen-gabeko izateagaitik.

Orregaitik, gorengo itz onek, gizadiari emoten jakonean bear-bearrezko on artu emoneko gauzatan, gizon/emakume, erri edo giza-elkarteen izakeran, ixurtegi bi oso ezberdinak daukaz, izendatu berdin egiten direnak: leenengoa, sarigarria dana, eta azurriatu egin bear dana, merezimendu gabea edo ez-merezi geienetan esaten jakonari bigarrena.

Euskadik, ez dau merezi itz au bigarren Esaeratan ibiltzea beste enda edo erri, gizon/emakume eta lagun-artekandik.

Ez bakarrik bereiztasunean daukagun ez-berdintasuna baliozko gai arloan; bai alderantziz, gizadiak, gizon/emakume eta erri guztiak daukaguzan esku-baeakaitik.

Batzuen ezarpena izaten dalako, Euskadiren esku-bide eta merezimenduak edestian zear, askoz aundiagoak diralako, berari espataren indarrez ezetza emoten dautsonak eta bere zapaltzailleak baiño.

Oneik, txarto ibili bear dira adostasunean gizon eta errien esku-bideakaz, nai lau aizetara aldarrikatu, gure merezimenduaren saria eskintzen ba dabe zigorraz edo ez-merezitasunaz; Euskadiri, berak daukazan indar bereziakaz argitu daien, debekatuaz.

¡EUSKALDUNAREN NORTASUNA DA ZAPALTZEN DABENA !

Antziñetik daki gizadiak esku-bideen gora-beerako merezimenduan zer dan zuzena eta okerra, begitu bestela zer diñoan Aristotelesek JESUKRISTO baiño iru gizaldi aurrerago: Otseman edo gidatu eta jaurritu erri bat beren gizon/emakumeak askatasunezkoak izanda, edozein jauntxo-arauzko bide edo mota aldetik,